BESTELAKOAK

“Kultur Aro” programa prest, Durangon

Durango herriak prest dauka Uda Kulturaz Blai programaren lekukoa hartzera etorri den Kultur Aro ekimena. Durangoko Udalak egitarau eder bat osatzeko senperrenak egin ditu uste baitu “lehentasunezko kontua dela kultura adierazpideak bultzatzearen aldeko ahalegina egitea (…) Durangon egiaztatu dugu kultura apustu segurua dela, betiere, momentu honetan bizi dugun egoeran, ezarrita dauden segurtasun neurriak zaintzen badira. Gure apustua izan da hau eta halaxe izaten jarraituko du”.

Kultur Aroren egitarauak askotariko kultur proposamenak barnebiltzen ditu, eta iraila, urria eta azaroan zehar egingo dira. Hala, irailaren 24an, Mendi Tourraren eskaintza izango da ikusgai. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikula onenak Durangoko San Agustin Kulturgunean pantailaratuko dituzte (19:00etan), Kirolene Kirol Irakaskuntzen ikastetxe publikoaren eta Durangoko Udalaren babesarekin. Hiru pelikula eskainiko dira saio bakarrean: Harria Herria lan euskalduna, eta 2019ko Mendifilm jaialdian sarituak izan ziren Climbing Blind eta Home.

Saio guztietan aldez aurretik sarrera hartu beharko da aforoak eta segurtasun tarteak zaintzeko. Babes neurriak jarraituz, sarrera–irteerarako musukoak eta gel hidroalkoholikoa banatuko dira, eta segurtasun tartea bermatu beharko da.

hileroko programazioaren gaineko datu zehatzagoak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button