MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren azken saioak

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen musika estilo ezberdinak dira protagonista. Astelehenero, eta hainbat astez, musika-topaketa bat egiten da herriko kantariekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez, eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina (La Basu Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide da) kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

Jaialditik pasatu diren batzuk honakoak dituzue: Las Tea Party DJs, Eva Mena, VitterSweet, Lohitzune Lohi,  Mad Muasel,….

Gaurko saioan, hilak 20,  Galdakaoko MiniMi Beatbox artistaren emanaldia programatu da. Gazte honek, 15 urte eskas zituela, erabaki zuen musika bere barrutik irtengo zela zuzenean. Euskal Herriko lehenbiziko emakumezko human beatbox-a da. Hainbat lehiaketatan parte hartu du. Aurkezle eta artista izan da hainbat ekitalditan, adibidez, Break On Stage, Spanish Beatbox Battle eta EuroCup 2017. Gaur egun, ikasteaz gain, beatbox-a irakasten du tailerretan eta emanaldi txikietan.

Datozen asteetan,  honako kantariak arituko dira: uztailaren 27an, Alas Glow (elebidun). Azkenik, abuztuaren 3an,  Kenna I (euskaraz) arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button