MUSIKA

Kulto Kultibo taldearen azken lana: “X”

Kulto Kultibo (Irun, 2010) euskal rap & reggae taldea da, Peca, Samu, Seta eta Aimarren  eskutik sortutakoa. Taldeak bost lan ditu argitaraturik: 7 días (2010), Ahora o nunca (2013), La maceta (2016), La esencia (2018) eta azkena, X (2020).

Baga Biga diskoetxeak honela definitu du lan berria:  “Hamar dira garai batean landutako harriaren gainean idatzitako aginduak. Hamar jarduera baterako oinarrizkotzat jotzen diren arauen kopurua (dekalogoa). Hamar eskuaren eta oinen hatz kopurua. Hamar zenbakia da edozein futbol jokalarik soinean gustura eramango lukeen kamisetaren zenbakia. Top Ten leku pribilegiatua gutxi batzuentzat, edonork egon nahi izango lukeen tokia behin gutxienez, eta X zuen eskuetan daukazuen diskoa. Kulto Kultibo familiaren dekalogorik onena, ongien definitzen eta pertsonalizatzen dituen arrazoiak, hamar urteko etengabeko lanaren garapen eta proiekzioa.
Jarraian gonbidatzen zaituztegu bidaia hau gurekin egitera modu sentsorial, hunkigarri eta hedonistenean. Hastera goaz, ziur atsegin egingo zaizuela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button