ARTEA

Krisia, langabezia, lan prekarioak eta heroina

Urtarrilaren 14tik otsailaren 16ra arte, Zarautzeko Photomuseum Argazki & Zinema Museoan, Niko Vázquez artistaren Egin Bilbo grisa berriro izeneko erakusketa izango duzue ikusgai.

Irudi ikusgarrirekin osatu du artistak erakusketa, non garai bateko Bilbo gris eta marroi hura agertzen den. Bilbo ez zen orain baino hobea edo okerragoa: desberdina zen, besterik ez.

Arantza Lauzirika adituak idatzitako testu zoragarri honetan antzeman daiteke erakusketaren haria zertan den: “Meategietan, ontzioletan, labe garaietan, lantegietan, lan egiten zen hiri bat…. lan errepikakor eta alienatzaileetan, baina etxea eta janaria, eta iristen bazen, institutua gainditzen zuten seme-alaben unibertsitate-bekak asetzen ez zuena ordaintzeko aukera ematen zuen; izan ere, hau izan zen langile-klasearen seme-alaba unibertsitarioen lehenengo belaunaldia. Emakumeek, ezkontzerakoan legez lana uztera behartuak, ugaltze-, zaintza eta afektibitate-lanetan jarduten ziren, askotan senarraren soldata osatzeko etxean egiten ziren beste lan batzuetaz gain. Ezkutuko ekonomia zen hura: kapitalismoaren garapenaren oinarri.
Krisia, langabezia, lan prekarioak eta heroina, Saniko areto horretako kontzertuekin, Barrenkako arratsaldeekin, Somerako bokatekin, Iturribiderekin, jaietako lehen urteetako bertoko eta estatuko taldeen kontzertuekin, Popular 3 estereokin, zirimiriaren hezetasunarekin, itsasadar marroiarekin edo kale grisekin batera elkar bizi ziren, eta guztia, poliziaren, grisen, maderoen errepresio kulturala eta politikoarekin eta lanpostuak mantentzeko borrokarekin txandakatzen zen.
Gaur egungo Bilbon, edukiontzi tematiko moduko frankiziak funtzionatzeko zortea izan du.  Arkitekto ezagunen eraikinak, merkantzia-biltegiak zeuden lekuan; kongresu-jauregiak, ontziolak zeuden puntuan; parkeak, lantegiak zeuden auzoetan… guretzako, inposatutako hiri bat da, arrotza, non ez dugun gure burua ezagutzen.
Kanpokoentzako hiria, turistentzako hiria, gurea ez balitz bezala ibiltzen duguna, bisitan bageunde bezala. “Bilbo ihes egin ezin diogun puta bat da” zioen MCDren abesti batek, eta ez, ezin dugu ihes egin kanpoaldeko auzoetatik “jaisten” ginen Bilbo gris eta hezean gure burua ezagutzetik, Bilbo langilea”.

Artistaren nondik norako artistikoak ikusteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button