IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak “Maitaleak” eta “Mange tes morts” pantailaratuko ditu

Donostiako Kresala zineklubak Maitaleak film laburra eta Mange tes morts luzea aurkeztuko ditu, gaur, azaroak 9, Trueba zine-aretoetan, 19:30ean. Emanaldia Aitor Zarzuelo Maitaleak laburraren zuzendari eta gidoilariak aurkeztuko du.

Ekaitz eta Arantzaren arteko ez-ohiko harremana jorratzen du Maitaleak filmak. Kresalaren arabera, “Arantzak gizon ezezagunekin harreman sexualak ditu eta Ekaitzek honekin gozatzen du. Pixkanaka beraien bikote harremana desitxuratzen joango da gertuko pertsona baten agerpenarengatik”.

Bestalde, Jean-Charles Hue zinegile frantsesa da, Mange tes morts lan luzearen zuzendari eta gidoilaria. Pelikulak Jason 18 urteko gazte ijitoaren gorabeherak biltzen ditu. “Kristautasunera bataiatzeko prestatzen ari direla, bere anaia Fred kartzelan 15 urte pasa ondorenean itzuliko da. Mickaël izeneko beste anaia bortitz eta oldarkorrarekin batera, Dorkeldarrak errepidera irtengo dira ikatz kargamentu bat lapurtzera”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button