BESTELAKOAK

Kontzertu hezigarrien topaketa Donostian, EOSen eskutik

Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sarea (ROCE) 2010ean sortu zen, Orquesta Ciudad de Granada, Bartzelonako L’Auditori, Nafarroako Gobernuko Kultur eta Turismo Saila eta Euskadiko Orkestraren ekimenez, Gijongo Udal Kultur Fundazioaren laguntzaz. Bere helburuak kideek garatutako akzio hezigarriak koordinatzea, lankidetza bultzatzea eta proiektu hezigarriak sustatzea dira.

Hala, gaurtik etzira, Donostian izango den ROCE 2011 Topaketa kontzertu pedagogikoen bidez akzio hezigarrien arloan jarduera duen erakunde ororentzat bilgune izango da. Gainera, gai honengan interesa duen guztientzat irekiak izango dira. Topaketak Donostiako Teknologi elkartean izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa anfitrioia dela.

Bigarren topaketa honek proiektuan beste ikuspegi batzuetatik sakontzea izango du helburu: egungo testuinguruaren ezagutzaren garrantzia, lidergo sendo baten beharra edo burutzen dituzten jardueretan erakunde ezberdinen balioak eta filosofiaren benetako eragina.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button