BESTELAKOAK

Bilboko Maiatzaren Biko kalea jolas gune bihurtzeko deialdia

Bosgarren urtez Maiatzaren Biko Elkarteak Bilbo Zaharreko Hiri Eraldaketen Jardunaldiak antolatu ditu, hiritarrei urbanismo gerturatzeko eta hiriaren inguruan partaidetzarako hausnarketak sustatzeko asmoz.

Jardunaldi horien baitan, aurten Zaramari Ekologia Urbanoa ekoiztetxeak Playday bat antolatu du urriaren 6rako, goizez. Ekimen horren bitartez, Maiatzaren Biko kalea jolas gune bihurtu nahi dute. “Jolasa sozializaziorako, kalearen eraldakuntza sozial eta fisikorako tresna gisa berreskuratzeko”.

Hala, egun batez espazio publikoa atondu nahi dute gune horretaz beste modu batean gozatzeko xedearekin, “kalea modu librean eta sortzailean esperimentatzeko espazio bihur dadin”. Izan ere, antolatzaileen aburuz, egungo ereduaren arabera, kalea ibilgailu eta pertsonentzako gunea baino ez da.

Kalea jolas gune bihurtuko duen esku-hartze efimero hau urriaren 6an egingo dute, 10:30etik 15:00era bitarte, eta ekimena Zaramari Ekologia Urbanoak atondu du: “Zaramari sormena eta hiritarren parte-hartzean oinarritzen den garapen iraunkor modeloen inguruan lan egiten duen ideia-produktora bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button