ARTEA

Adierazezinaren irudiak paratu ditu Mireya Martinek Huarten

Mireya Martin Larumbek (Iruñea, 1980) Aretoak: Adierazezinaren irudiak izenburuko erakusketa paratu du Huarte Arte Garaikideko Zentroan. Martinek pop kultura, globalizazioa eta indie musika lurralde intimo batera eraman ditu 25 pieza eta sei bideo lanen bitartez. Erakusketa zabalik dago martxoaren 11ra arte.

Komiki, marrazki, animazio edo publizitatearen hizkuntzetatik gertu dauden teknikak erabiltzen ditu artista nafarrak, beti ere, pop kultura bere esparru pertsonalera eramateko xedearekin.

Obrak gai baten inguruko aldaerak dira. Hala, serie batzuek partitura emozional bat osatzen dute. Beste batzuk, berriz, eguneroko bizitzaren eta naturaren arteko hibridoak dira. Horretaz gainera, biografiaren eraldaketa era jorratzen du geruza, errezel eta ehundura artean. Erakusketa zentzuetara bideratzen du nafarrak eta fluxu baten antzera aurkezten ditu.

Mireya Martinen erakusketa ez ezik, Txaro Fontalba, Guillermo Sarmiento, eta Sandra Montero artistenak ere ikusgai daude Huarten. Izan ere, lau artista horiek Nafarroako Gobernuak eman ohi duen Arte Plastikoetako Sormena laguntza programaren 2010eko deialdiaren baitan daude.

Erakusketen inguruko xehetasun guztiak Huarte Arte Garaikideko Zentroaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button