ARTEA

Linbora egindako bidaia

Martxoaren 20ra bitartean, Montehermoso museoko Klaustroan, Médicos Sin Fronteras GKEak eta El País Semanal astekariak ekoiztutako Ahaztutako Lekukoak seriearen bigarren zatia ikusteko parada egongo da.  

Ekimena Martin Caparrós, Santiago Roncagliolo, Laura Restrepo eta Manuel Rivas idazle ospetsuek Juan Carlos Tomasi argazkilariarekin batera egindako hainbat bidaiaren emaitza da.

Erakusketa honetan “eguneroko sufrimenduaren giza aurpegia, indarkeria enkistatua eta lurreko lau toki suntsituenetan bizi direnek jasaten duten abandonu mediatikoa erakusten dizkigu: Palestinako lurralde okupatuak, Niger,Etiopia eta Kolonbia”.

Linbora bidaiatu zutenek, izugarrikeriaren ohiko erretratutan agertzen diren protagonistak ezagutu zituzten, eta handik ekarritako potretak “ahanzturaren eta ez axolaren kontrako alegatu bat dira, munduko txoko abandonatuetan indarkeriaren, gaixotasunaren eta muturreko bazterkeriaren mende bizi diren gizakiekin konprometitzeko apustua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button