IKUS-ENTZUN

Zine ilegala eta terrorista proiektatuko du Bulegoa z/b-k

Amerikako Estatu Batuetan, 60ko urteetan, eratutako The Weathermen ezker-erakunde erradikalari buruzko The Weather Underground (Sam Green, Bill Siegel, 2003) filma proiektatuko da ostegunean, otsailak 20, Bilboko bulegoa z/b lokalean, 19:00etan.

Zinema Ilegala zikloaren baitan egingo den 38. emanaldia da. Terri Floridok (Bilbo, 1972) aukeratu du filma, eta emanaldiaren ostean, solasaldia izango da.

Sam Green eta Bill Siegel zinegileek 2003. urtean estreiantu zuten The Weather Underground dokumentala. The Weather Underground, Students for a Democratic Society (SDS) ikasleen sindikatutik sorturiko ezker muturreko erakunde bat izan zen. 1969. urtean hasi zuen bere ibilbidea eta 70eko hamarkadaren erdi aldean desagertu zen. Marxista kutsuko inperialismoaren kontrako jarrera argia erakusten zuen eta ekintza terroristak ere burutu zituen. Hala, eraikin ofizialetan lehergailuak zartarazten zituen, baina ez zuten sekula inor hil aurretik abisua ematen baitzuten eraikinak hustu zitezen. Dokumentalak erakunde horretako kide ohien makina bat testigantza eta garai gatazkatsu hartako irudi biziak biltzen ditu.

Informazio gehiago: bulegoa.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button