BESTELAKOAK

Komunikazio emozionalaren inguruan, Euskarabilduako 5. edizioan

Ostegunean, azaroaren 10ean, Donostiako San Telmo Museoan abiatuko dira Euskarabilduako jardunaldiak Komunikazio emozionala: tresna eta jokabide komunikatiboak gizartea mugiarazten titulupean.

Antolatzaileen hitzetan, “Informazioaz inguratuak bizi garen aro honetan, gero eta garrantzia handiagoa dauka mezuaren aukeraketak, emateko moduak, kanalak… Baina informazio anabasa horretan boterearen hegemonia aldatu da, jada ez dira hedabide handiak esklusiboki agenda markatzen dutenak edo filtro lana egiten dutenak. Testuinguru horretan hedabide handien komunikazioaz haratago, gizarte mugimendu alternatiboen mezuak inoiz baino ozenago eta indartsuago hedatzen dira, emozioetara iritsiz, masa mugimendu handiak eraginez… Euskarabildua jardunaldien bidez, komunikazio eraginkor horren gakoak zeintzuk diren aztertzen saiatuko gara, kanpoko eta bertako esperientziak lehen eskutik ezagutuz eta elkarren artean, beti bezala, ezagutza partekatuz.”

Gai honen inguruan aritzeko hainbat adituk hartuko dute parte: Argia aldizkariko kideak Iraitz Agirre eta Lander Arbelaitz, Mugimendu Feministako Kattalin Miner, Errigora egitasmoko Peru Aranburu eta Aitziber Gurutzeaga Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko eta elkarte horretatik bultzatutako Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimeneko kidea. Atzerritik Katrin Oddsdottir dator; Kataluniatik Galdric Peñarroja argazkilaria; eta Scheherezade Suria itzultzailea ere hantxe izango da.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button