ARTEA

Kolore festa Zumetaren omenez

San Telmo Museoak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam  izeneko ikuskizuna antolatu du Patxi Zubizarreta idazlearen, Joserra Senperena pianojolearen eta Mintxo Cemillán margolariaren presentziarekin.  Proposamen eszeniko hori gaur egingo da, 19:00etan, San Telmo Museoan.

Jose Luis Zumetaren omenezko ikuskizun honetan parte hartuko duten sortzaileek ez dute Zumetari buruzko hitzaldi erudito bat eskainiko, aurten zendutako pintorearen ibilbidea oroitu eta goraipatuko dute musika, errezitaldi eta margoketa uztartzen dituen ikuskizun eszeniko baten bidez.

Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam izeneko ikusgarriaren bidez sormen prozesua aldarrikatu nahi dute eta hori lortzeko, lengoaia ezberdinak erabiliko dituzte: musika, hitza (narrazioa eta poesia errezitaldia) eta modu bisualago batean ere ikus ahal izateko, bertatik bertara, pintore bat egongo da bere sorkuntza lana osatzen.

Emanaldia euskaraz izango da, museoko elizan, eta sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da lekua erreserbatzea museoaren webgunearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button