LITERATURA

“Literatura Unibertsala” bilduma osatzeko xedez

Literatura Unibertsala bilduma osatzeko helburuz EIZIE elkarteak hainbat lan itzultzeko deialdia egin du.

Aurten itzuli behar diren lanak honako hauek dituzue: Dostoievski, Преступле́ние и наказа́ние [Prestupléniye i nakazániye] (Crimen y castigo, Crime et Châtiment, Crime and Punishment… ) kasu horretan, jatorrizko hizkuntzatik egiten ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira; Anne Carson, Autobiography of Red; eta Xohana Torres, Tempo de ría.

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Eta horiek maiatzaren 8ra bitartean izango dute lanak bidaltzeko epea. Lanak, EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira. Helbidea: Zemoria 25, behea – 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko lanetan hiru lagunek osatutako epaimahaia arituko da. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

EIZIE elkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri, eta itzultzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.

Argibide guztiak helbide honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button