LITERATURA

“Deserria itzultzen” itzulpen-lantegia

Itzultzaile Berriak egitasmaoren baitan, itzulpen-lantegia antolatu du EIZIEk, Etxepare Institutuarekin lankidetzan eta Donostia2016EUren babesarekin. Etxepareren egoitzan (Tabakaleran) izango da lantegia, ekainaren 20tik 22ra.

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren hainbat poema oinarri hartuta, itzultzaile berriak lanean jarriko dira hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun: Laura Liubinavici?te (Lituania); Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria); Barbara Pregelj (Eslovenia); Katarzyna Sosnowska (Polonia); Karina Mischenkova (Errusia); Merilin Kotta (Estonia) eta Lenka Nižnanská (Txekiar Errepublika).

Lantegian zehar, idazleen ekarpenak ez ezik beste gonbidatu batzuenak ere izango dira, Miren Ibarluzearena, Aiora Jakarena, Iñaki Iñurrietarena, Eva Linazasororena… Itziar Otegik koordinatuko du lantegia, eta Garazi Arrulak jasoko du egunez egun kronika.
Azken egunean, hilaren 22an, jendaurreko saioan irakurraldia ere izango da Tabakaleran, eta hori guztia musikaz girotuko du Xabi Strubellek.

Informazio gehiago, EIZIEren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button