ARTEA

"AlhondigaBilbaok" izeneko komiki jardunaldiak gaur hasiko dira

AlhondigaBilbaok komiki jardunaldiak prestatu ditu, erakusketa, tailerrak edota hitzaldiak barne. Komikigintzan aritzen diren egile ugari ere bertan izango dira.

100×100 Komik erakusketak komikiaren historian barrena bidaia egiteko aukera emango du. Japonian, Amerikako Estatu Batuetan, Korean, Italian, Serbian edo Belgikan arrakasta izan duten 100 orrialde ikusi ahal izango dira.

Jardunaldiei dagokionez, Abentura, Manga eta Superheroiak arte sekuentzialaren sekretuak erakutsiko ditu marrazketaren bitartez. Gainera, jardunaldietako egun bakoitzean komikigile batekin elkarrizketa bat edukitzeko aukera egongo da, tartean, Pasqual Ferry, Lola Lorente, Ana Miralles edo Alvaro Pons izango direlarik.

Beste alde batetik, tailer ezberdinak prestatu dituzte komiki munduan murgildu nahi den ororentzat. Clara-Tanit Arque eta Martin Romero, AlhondigaKomik bekaren lehenengo bi lehiaketen irabazleek, komiki bat 12 ordutan nola marrazten den irakatsiko dute 12 komiki ordu izeneko tailerrean.

Komikia eta antzerkia eta Komikigintzaren hastapenak tailerrak 8 urtetik 12 urtetarako haurrei zuzenduak egongo dira eta Autoedizioa komikigintzan berriz, Pernan Goñikek komiki-gintzako auto-edizioa zer den irakatsiko du.

Bukatzeko, eta komiki jarduera hauek aprobetxatuz, AlhondigaKomik-ek AlhondigaBilbaoren sekretua albumaren lehen edizioa argitaratu du non bederatzi komikigile ezagunek hainbat abentura kontatzen dituzten.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button