LITERATURA

“Pedro de Atarrabia” kontakizun laburretarako sariketa

Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak Pedro de Atarrabia gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXIX. Literatur Sariketaren deialdia egin du. Idazlanak aurkezteko epea  ekainaren 20an amaituko da, eta saria 2.500 eurokoa da.

Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Gaia librea da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak. Idazlanek 12 orrialdeko luzera izango dute gehienez, DIN A-4 neurrikoak, espazio bikoitzean mekanografiatuak eta alde batetik idatziak. Arial edota Times New Roman letra moldeko 12ko tamainan idatziko dira.

Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: Pedro de Atarrabia XXIX. Literatur Sariketa eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izango dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, email eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria.

Epaimahaia Rosa Regàs, Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi, Margarita Leoz eta José María Romera idazleek osatuko dute, eta beren erabakia azaroaren 20a baino lehen emango da ezagutzera.

Oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button