
Euskadi 2025 ex!poesía Jaialdiaren baitan, eta El Pobaleko Burdinola jendearentzat zabaldu zeneko 21. urteurrenarekin bat eginez, Buscando a Huidobro izeneko topaketa poetikoa antolatu da igandean, ekainak 22, 12:00etan.
Ekitaldia burdinolaren barruan izango da eta Vicente Huidobro (1893-1948) poeta txiletarraren omenezko saio bat egingo da. Horretarako, Julián Borao, Carla Róisín, Greta Frankenfeld, Roberto Mezquita, Hugo Larrazabal, Elvira Herrero, Juan Jesús Sanz, Fausto Grossi, Esperanza Gómez Herce eta Juan Miguel Cortés artistak izango dira bertan.
Vicente Huidobroren Altazor olerkian oinarritutako poema originalak errezitatuko dira eta antzeztutako bi performance ere egingo dira.
Topaketan, gainera, Buscando a Huidobro nº 21 (Carbón doliente) izeneko instalazio poetikoa inauguratuko da. Instalazio hori Juan Miguel Cortések sortu du Burdinolako ikaztegi zaharraren espaziorako.
Ekitaldiak ordubeteko iraupena izango du, eta historia eta memoria industrialez betetako espazio batean murgiltze poetiko eta sentsoriala izan nahi du.