LITERATURA

“Kilkerren Soka” ekimena berriz abiatuko da

Kilkerren soka egitasmoaren laugarren edizioak, Tolosan, Irunen eta Baionan egingo diren hiru aurkezpenak bilduko ditu azaroaren 15etik aurrera. Bertan, Ione Gorostarzu, Karlos Zurutuza eta Itxaro Borda izango dira protagonista.

111 Akademiak, euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko asmoz prestaturiko egitarauaren baitan, betiko moduan, hiru egile, hiru bidaide eta hiru herri uztartuko ditu.

Honen helburua, urteko sorkuntza ezagutzera ematea ez ezik, idazleei sorkuntza hori irakurleekin partekatzeko aukera eskaintzea ere bada. Aurreko saioetan bezala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango du alboan: honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean.

Ione Gorostarzuren Des egiten estreinako poesia liburuarekin emango zaio hasiera edizio honi Tolosan, azaroaren 15ean. Leire Zubeldia izango da bere bidelagun.
Karlos Zurutuza kazetaria izango da hurrengo gonbidatua. Tripoli-Kabul liburua aurkeztuko du hilaren 23an Irungo Kabigorrin, Fernando Morilloren laguntzarekin. Eta azaroaren 27an, Itxaro Borda Boga Boga eleberriaz arituko da Baionako Elkar aretoan Iratxe Esnaolarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button