BERTSOTAN

Bertsolaritza eta hizkuntzalaritza ikergai gisa

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia egin dute Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak. 3.000 euro gordineko diru-laguntza bat esleituko da, eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 18ra arte da.

“Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertuko duten ikerketa lanak sustatzea da Euskaltzaindiak eta Bertsozale Elkarteak duten xedeetako bat, eta helburu horri eusten dio deialdi berriak”. Deialdi honetan, master-amaierako lanen eta ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin.  Horrexegatik, deialdira aurkeztu daitezkeen lanak 2022-2023 ikasturtean defendatuko dira.

Betebeharreko baldintzak honakoak dira: diru-laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea; saritutako proiektuari dagokion ikerketa lana gauzatutakoan, Euskaltzaindiak edo Bertsozale Elkarteak ikerketa lan hori argitaratzeko eskubidea edukiko du, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan; saritutako proiektua gauzatutakoan, Azkue Biblioteka eta Artxiboan eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan artxibatuko da.

Euskaltzaindiaren atarian eta Bertsozale Elkarteko atarian argitaratu da deialdiari buruzko informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button