BERTSOTAN

Alaia Martinek irabazi du Amurriorako txartela

1.400 bertsozale inguru elkartuta, Elizondoko Pilotalekuan egin da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa. 17:00etan hasita,  Amaia Castorene gai-emailearen esanetara igo dira oholtzara Unai Agirre, Joanes Illarregi, Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Alaia Martin eta Onintza Enbeita.

Ariketa guztiak egin ondoren, Alaia Martin izan da puntu gehien bildu dituena eta  729,5 punturekin, zuzenean sartu da datorren azaroaren 19an Amurrion egingo den bigarren itzulira.

Jarraian geratu dira Joanes Illarregi 711 punturekin, Agin Laburu 677 punturekin, Unai Agirre 652,5 punturekin, Onintza Enbeita 639,5 eta Iñaki Apalategi 623 punturekin. Era honetara, beste bost bertsolariek hurrengo saioen zain geratu beharko dute aurrera egingo duten ala ez jakiteko.

Bertsolariek egin beharreko lanak aldatu egin dira aurreko fasetik. Lehen bezala, binaka aritu dira zortziko handian eta txikian lehenengo. Gero, berriz, puntuka egin dute zortzi bertso osatu arte eta seiko motzean hiruna bertso bota dituzte ostean. Azkenean, ganbarako lana egin du seikoteak: “Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara”.

Finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioa, Donibane Garazin izango da urriaren 29an, Jai Alai pilotalekuan, ohi bezala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

BTN22ko saioetarako sarrerak, sailkapenak eta informazio osoa bertsozale.eus atarian duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button