LITERATURA

“Literatura Geraldiak” zikloa aurrera doa

Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Literatura Geraldiak zikloaren bigarren edizioa abiatu dute. Ekimenak literatura solasaldiak, lantegiak eta hitzaldiak bilduko ditu, eta ohi denez, Nafarroako hainbat lekutan gauzatuko dira, tartean, Arantza, Larraintzar, Iturmendi, Elizondo, Lekunberri, Etxaleku, Lesaka, Leitza, Arbizu edo Bera.

Ekimenaren helburuak oso argiak dira: euskaraz irakurtzeko zaletasuna herritarren artean zabaltzea eta esperientzia literarioak konpartitzea, eta liburugintzaren inguruan gure kultura bultzatzea.
Literatura Geraldiak programa maiatza bitartean luzatuko da. Lehen ekitaldia martxoaren 6an izan zen Arbizun, eta bertan, Iratxe Retolazak, Irakurbide feministak euskal literaturan izeneko saioa egin zuen.

Bihar bertan, apirilaren 20an, programak zertaz gozatu eskainiko du Lekunberrin, bertan, Nerea Ibarzabal idazlea Bar Gloria liburuaren solasaldia egingo baitu, 18:30ean. Datorren astean, apirilaren 27an, Arantzan izango da, eta maiatzaren 3an, Etxalekun.
Beste aldetik, Miren Agur Meabe ere arituko da Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena hitzaldiarekin apirilaren 26an, Ziordiko liburutegian, eta Eider Rodriguezek Idazleen gorputzak hitzaldia eskainiko du apirilaren 26an, 18:00etan, Elizondon.
Joseba Sarrionandia ere Beran izango da apirilaren 21ean, eta Larraintzarren apirilaren 28an, 18:00etan, Egoerak eta liburuak hitzaldia emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button