LITERATURA

“Emakumeen kontakizunak”, Santurtzin

Santurtziko Udalak (Bizkaia), Emakumearen Zerbitzuaren bitartez, Emakumeen kontakizunak  ipuin laburren XIV. lehiaketarako deialdia egin du. Edizio honetan bereziki sarituko dira emakumeek mendekotasuna duten pertsonekin egindako lanari lotutako baloreak nabarmentzen dituzten kontakizunak.

Kontakizuna euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da, baina beti ere bietariko batean, ezin izango baita lana bi hizkuntzetan aurkeztu, gutxienez 5 folio eta gehienez 10 foliokoak. Idazle bakoitzak gehienez hiru kontakizun aurkeztu ahal izango ditu.

Lehenengo sariak 600 euro jasoko ditu eta, era berean, 300 euroko accesita ere egongo da hizkuntza modalitate bietako bakoitzerako. Halaber, 300 euroko sari berezia banatuko da, santurtziar idazle batek idatzitako kontaketa onena saritzeko.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 27an amaituko da, eta Santurtziko Emakumearen Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Murrieta etorbidea, 22, solairuartea 11).

Epaimahaiak maiatzaren 18 baino lehen jakinaraziko du nor den irabazlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button