ESZENA

Matxalen Bilbao dantzariaren “Self”, Barakaldon

Matxalen Bilbao dantzari bermeotarrak Self ikuskizuna taularatuko du, gaur, Barakaldo Antzokian, 20:30etik aurrera. Matxalenek eta Australiako Camberra hiriko Robert Jackson dantzariak duela hamar urte ezagutzen dute elkar. Adiskidetasun horretatik Self sortu da.

Bilbaoren hitzetan, “lan honen bidez ez dut irudi espezifiko baten narrazioa bilatzen. Interesatzen zaidana zera da, nire introspekzioa esperientzia erreal bihurtzea”. Bilbao da obraren zuzendaria eta koreografia Bilbaoren eta Jacksonen artean sortu dute. Izan ere, biak dira obraren antzezleak.

Nortasunaren ideiatik abiatzen da Self. Bestearekiko antzekotasunak eta berdintasunak jorratzen ditu.“Berezitasun eta subjektibotasunari buruzko hausnarketa egiten du”. (…) Gure izateko eta sentitzeko moduaren berezitasunen eta gure jokaeraren homogeneotasunaren artekoa”.

Dantzari euskaldunak orain arte taularatu dituen obra garrantzitsuenen artean ondokoak daude: Sast! (2009), Haiku 4 (2007), Capricho (2005), Lotura (2004) eta Mutis (2003).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button