Nontzeberri

Igandean BTN, Donibane Lohizunen

Bi saio baino ez dira geratzen BTN amaitzeko eta horietako bat da igande honetan izango da Donibane Lohizunen. Bertan, Agin Laburu, Igor Elortza, IƱaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio arituko dira.

Saio horretaz gain, Baionako Zizpa gaztetxean, 21:00etatik aurrera, Hernandorena Sariketako finala izango da. Urriaren 27an hasi zituzten kanporaketak eta horiek pasata, finalean lehiatuko dira Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Maialen Akizu, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Jon Gurrutxaga.

Exit mobile version