BERTSOTAN

Julio Soto, Txaber Altube eta Amets Arzallus onenak asteburuko saioetan

Donezteben jokatu zen 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena. Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba elkartu ziren.  Saioko ariketak eginda Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien, eta azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du.
Saio horrekin amaitu da final-laurdenen fasea. Orain finalaurrekoetako hiru saioak hasiko dira: azaroaren 1ean Altsasun, azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan jokatuko dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Txaber Altubek irabazi zuen. Berarekin Asier Alcedo Cano, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga aritu ziren.

Xilaba 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu zen Maulen. Bertan, Amets Arzallusek finalean kantatzeko txartela irabazi du. Datorren larunbatean final aitzinetako bigarren saioa jokatuko da Bardozeko Ezker Paretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button