
Ahalduntze Bertso Eskola Feministan eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabalik da irailaren 26ra arte.
2021-2022 ikasturtea hastear denez eskolak berriz jarriko dira martxan lanketa feminista burutzeko. Alde batetik, Ahalduntze Bertso Eskola Feministak plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi ditu emakume bertsolariak; eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministan, gizonezko gisa, generoaren gaiak duen eraginaz eta norbere kokapenaz hausnartzea da asmoa. Bertsolariez eta gai-jartzaileez gain, bertso munduan dabilen eta gaian interesa duen edonor ongietorria izango da Gizonentzako Bertso Eskola Feministara.
Urriaren 9an hasiko da Gizonentzako Bertso Eskola Feminista eta urriaren 16an Ahalduntze Bertso Eskola Feminista.
Egutegi osoa ikusteko honako lotura duzue.



