IKUS-ENTZUN

Eugeni Boneten “eGolem” lana proiektatuko dute bihar Artiumen

Eugeni Boneten eGolem-en (2007-2011) lana aurkeztuko dute bihar, hilak 13, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, 19:30ean.

Eugeni Bonet-en lana , aurkezten den bakoitzean hazten eta aldatzen den work in progress bat, eta ikusizko literatura eta palinpsesto erakoa (testu baten gainean idazten den testua) egiteko ahalegin bat. Proiektua Golem-aren elezahar judutarrean oinarritzen da eta Cristina Casanova-k eta Pelayo Fernández Arrizabalagak idatzi dute musika.

Eugeni Bonet (Bartzelona, 1954) komisarioa, idazlea, sortzailea eta zineman, bideoan edota bitarteko digitalen arloetan 1973. urtean hasita lan egiten duen artista da. Lau urtez Bartzelonako Unibertsitateko zinema esperimentalaren historia eta teoriaren ikasgaia irakatsi zituen.

Bere lan nagusien artean honako hauek daude: 133, Eugènia Balcells-ekin batera egindakoa eta Artiumen Alderdi Subjektiboa zinema zikloan ikusi zena; El cine calculado, programa ibiltaria; Duchamp, retard en vídeo, Marcel Duchamp-en bizitzaren eta lanaren inguruko film luzea; edo Tira tu reloj al agua, José Val de Omar-en hots irarketekin egindako ikus-entzunezko ekoizpena.

Proiekzioari buruzko xehetasun gehiago Artiumen webgunean.

Show More

Related Articles

Back to top button