MUSIKA

Crank, Andy California eta No One Man Band, Donostiako “Wail Baby Wail!” festan

Bihar, hilak 9, Wail Baby Wail! programaren beste hitzordu bat izango da Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera. Wail Baby Wail!-ek musika zaharren inguruko programazioa ondu ohi du Dabadaba aretoan: Garege-rock, rockabilly, R&B, blues, country…

Bada, bihar, hilak 9, hiru talde eta bi DJ bilduko dira Dabadabako oholtzan: Crank banda frantsesa, “60etako garage-rock itzela, Perpignan hiritik, beat estiloaren freskotasunarekin eta punk-aren elektrizitate guztiarekin”; Andy California, “Hadsil Atkins-en eta errepidetako motelen zaleentzat, Andy Californiak burua leherraraziko dizue bere one man band formatuko show-arekin”; eta, azkenik, No One Man Band, “Jack Of Heart eta Gaz-Gaz-eko taldekide ohiaren trash, blues eta punk egitasmo gordina, gizon orkestra formatuan”.

Hiru horiei bi DJ gehituko zaizkie: Sr. Varo eta Sr. Caveman.

Informazio gehiago: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button