Xalbador Eguna, Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute, eta atzo bertan aurkeztu zuten bere egitaraua Andoni Sagarna, Itxaro Bethart eta Joxe Mari Iriondok.
Urriko Xalbador Egunaren egitaraua honela lotu da: urriaren 9an, larunbata, 19:00etan, ilunabar literarioa, Bergarako Idazle Eskolako lagunak antolatua. 21:00etan Lagunarteko afaria, Xendarineko ahizpa kantariek eta Ander eta Imanol Zabaleta trikitilariek alaiturik.
Urriaren 10ean, igandea, 09:30ean Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko. 10:30etan meza eta Xalbadorren hilobira bisita.
Eguerdi partean sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea Donazaharre eta Mutrikuko mutilekin. Arratsaldean, bertso saioa, Juan Jose Eizmendi, Sebastian Lizaso eta Uxue Alberdirekin.
Ekitaldi guztiei erromeriak emango die amaiera.
Euskaltzaindiak bidalita