MUSIKA

Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen lan berria kalean da

 III izenburupean kaleratu dute Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak bere lan berria (Bidehuts). Oraingoz CD euskarrian kaleratuko da bakarrik baina aurrerago binilozko edizioak ere argia ikusiko du.

Antton Iturbe adituak modu honetan deskribatu du lan hori: “Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak aho bete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen du pasea eman du. III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuen bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guziak eta bere ondoan aritzen diren musikari guziak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemaezin horiei adi beti.”

Joseba, Ibai, Jaime eta Felix zuzenean ikusteko ez duzue luze itxaron beharrik izango. Hemen zuzeneko lehen datak: irailaren 18an, Oñatin; urriaren 2an, Tolosako Bonberenean; 8an, Gasteizko Jimmy Jazzen; 9an, Hondarribiako Fenomena festibalean, eta 29an, Azkoitian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button