MUSIKA

Joseba B. Lenoir eta Rüdiger musikariak, Jimmy Jazz aretoan

Gaur kontzertu potentea dago iragarrita Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, Joseba B. Lenoir eta Rüdiger taldeekin. Aretoko ateak 17:30ean zabalduko dira.

Joseba B. Lenoir ezizenaren atzean gitarra-jotzaile bikaina den Joseba Baleztena dago, Euskal Herriko musikari ipurterreenetakoa. Herriko lagunekin batera eratutako SextySexers taldean eman zituen Josebak lehenengo urratsak. Hard-rock talde horrekin bi disko argitaratu zituen, Urkamendi Blues (2007, Gaztelupeko Hotsak) eta Hero Mantra (2009, Volcom Entertainment). Taldea desegin, eta musikari nafarrak bere bakarkako ibilbidea jorratzeari ekin zion, folk eta blues pasarte instrumentalak grabatuz, Inside Instroak (2012). Harrezkeroztik, makina bat disko grabatu eta argitaratu ditu, tartean, Tempesta (2013), zeinak nahikoa oihartzun izan zuen. Grabazio hori Felix Buff (Willis Drummond) bateria-jotzailearekin batera egin zuen.
Eguzkiari begietara so izan zen hurrengo produkzioa, “askotarikoa da, eta gustuko dut horrelakoa izatea, izan ere, gustuko ditut disko anitzak, baina kantuen artean lotura bat dagoenean” esan zuen Josebak.
Musikariak, gainera, bestelako proiektuetan ere parte hartu du: Willis Drummond eta Sumision City Blues taldeetako kidea da, eta Izaki Gardenak taldean ere ibilitakoa da, bai eta Rafa Berrio musikari donostiarrarekin ere.

Rüdiger musikariaren atzean Felix Buff dabil.  Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste hainbat bandetan bateria-jole ibili da. Orain, lan pertsonaletan murgildu da Rüdiger deritzon proiektuarekin. Disko berria kalean du, eta bira egiten ari da Euskal Herrian barna.
Adituen hitzetan, “Posta-txartel panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikodelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button