LITERATURA

Polizia zientifikoak, hilketak eta literatura forentsea

Paco Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta antropologo forentsea eta J. M. Mulet idazlea elkartuko dira gaur Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literaturarekin ekimenean, literatura forentseari buruz mintzatzeko. Hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko du. ETBn El lector de huesos programan Paco Etxeberriak gure azken urteetako historiako hilketa latzenak aztertu ditu, zientzia forentsearen bitartez.

Gainera Paco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957) Medikuntzan doktorea da EHUn eta Medikuntza Legalean eta Forentsean espezialista, Madrilgo Unibertsitate Complutensean Antropologian eta Biologian espezialista izateaz gain. Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez Gerra Zibileko desagertuen eta hilobi komunen azterketan jarduten du. Lan handia eta garrantzitsua egin du Gerra Zibileko bostehun hilobi ateratzean, adibidez, Otsaportillo edo Gazteluko kasuetan bezala. Bere lana ere ezinbestekoa izan zen GALen biktima izan ziren Lasa eta Zabala identifikatzeko

Beste aldetik, J. M. Mulet (Denia, Alacant, 1973) Kimikan lizentziatua eta Biokimika eta Biologia Molekularreko doktorea da Valentziako Unibertsitatetik, eta irakaslea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bertan, Bioteknologia Kriminal eta Forentsea izeneko aukerazko ikasgaia ematen du. La ciencia en la sombra bere azken liburuan, historiako hilketa ezagunetako batzuk aztertzen ditu. Lan horren helburua, polizia zientifikoak hilketak argitzeko erabiltzen dituen teknikak eta zenbait bitxikeria kontatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button