ARTEA

"Welcome", Palestinako errealitatea ikusgai La Bolsan

Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi Palestinar Kultur Zentruak Palestinari buruzko erakusketa bat prestatu dute maiatzaren 3tik 15a bitartean.

Helburua herri palestinarraren errealitatea hurbiltzea da autore ezberdinen argazki, testu laburrak, mapak eta palestinako olerkarien bertsoekin. Guztira 18 panel izango dira.

Beste alde batetik, maiatzaren 13an Nakba oroitzeko hitzaldi bat egongo da La Bolsan arratsaldeko zazpietan.

1948ko Arabiar-israeldar guerra dela eta, 900.000 palestinar herrialdetik alde egin behar izan zuten judutarrak lur palestinarretan sartu eta gero. Horretaz oroitzeko Nakba edo Hondamendia deritzon eguna gogoratzen dute Palestinan.

Biladi, euskaraz "nire lurra" esan nahi du, 2003. urtean sortu zen herri palestinarra eta euskaldunaren arteko harreman kulturalak sustatzeko asmoarekin.


Bakea eta Duintasuna elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button