IKUS-ENTZUN

Johan Van der Keuken inguruko zineforum-a egingo dute Bidebarrietako Libututegian

Cineclub FAS-ek, Bidebarrietako liburutegiaren laguntzarekin, Johan Van der Keuken dokumental zuzendariari buruzko jardunaldiak prestatu ditu gaurko.

16:00etan I love dollars film dokumentala proiektatuko dute eta 19:30ean Nicolas Ridoux filosofoak El mundo (otras) instrucciones de uso. Debate sobre el decrecimiento hitzaldia emango du.

Johan Van der Keukenek 55 dokumental baino gehiago ekoiztu zituen, horietatik seik, zortzi sari irabazi zituzten eta bere bizitzan zazpi sari irabazi zituen bere lanagatik.

I love dollars (1986) filmak, dirua balitz bezala, mundu osoko bira ematen du. Keukenek bankariak eta exekutiboak elkarrizketatu ez ezik, ekonomiaren biktimekin ere hitz egiten du, tartean, Suitzan bizi den etorkin bati edota New Yorkeko auzo pobre batetan bizi diren pertsonei.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button