MUSIKA

Joan den urteko Heineken Jazzaldiaren kontzertuak ETBn

ETB1ek 2019ko Heineken Jazzaldiaren hainbat kontzertu zabalduko ditu maiatzean, ekainean, eta uztailean.

Joan den urteko Heineken Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitartean garatu zen, eta bere 54. edizioko programaren barruan Diana Krall, Jamie Cullum, Neneh Cherry, Joshua Redman, Maria Schneider eta Donny McCaslin izan ziren.
Jamie Cullum-ek ez du aurkezpenik behar Donostian. Bisita-txartel miresgarria utzi zuen 2015ean, hiru emanaldi gogoangarri eskaini zituenean Heineken Jazzaldian: DJ modura, pianoko bakarlari gisa eta bere taldearen buruan.
Maria Schneider Ensemble Denada-rekin batera aritu zen. Donny McCaslin-ek zur eta lur utzi zituen hainbat ikus-entzule 2017ko Heineken Jazzaldian eskaini zuen joaldi miragarrian. Donny McCaslin eta Maria Schneider aurretik ere elkarrekin lan eginak dira.

Kontzertuek honako egutegia izango dute: Jamie Cullum (maiatzak 2);  Elkano Browning Cream (maiatzak 9); Donny Mccaslin Quintet: Blow (maiatzak 16);  Maria Schneider & Ensemble Denada (maiatzak 23); Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio eta Easo Abesbatza (maiatzak 30); Unspeakable Garbage (ekainak 6); Atomic eta Trondheim Jazz Orchestra (ekainak 13); Houston Person Trio (ekainak 20); Charles Mcpherson Quartet (ekainak 27); eta Silvia Perez Cruz-Toquinho-Javier Colina (uztailak 4).

www.heinekenjazzaldia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu