IKUS-ENTZUN

PreFANT zikloaren bigarren saioa

FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 29. edizioa maiatzaren 5etik 13ra egingo da, baina hango egunak heldu bitartean PreFANT zikloa martxan da. Martxoaren 9an izan zen lehen emanaldia James Whalek zuzenduriko El Hombre Invisible filmarekin.

Gaur, martxoak 23, Rubin Steinen Tin&Tina filma estreinatuko da Bilbon. “Lolak zain zituen haurtxoak galtzen dituenean, Jainkoarengan zuen fedea ere galtzen du. Berreskuratuko duelakoan, bere senar Adolforekin batera mojen komentu batera joango da, eta han Tin eta Tina ezagutuko dituzte, zazpi urteko bi anaia angeluar, Lola modu bitxian erakartzen dutenak. Adolfok gauza bera sentitzen ez badu ere, adoptatzea erabaki dute. Denborak aurrera egin ahala, Lola susmo eta obsesio espiral batean erortzen hasi zen haurrekin eta haien jolas erlijioso makabroekin.”

Rubin Stein, zuzendaria, FANT Jaialdiaren aspaldiko laguna da; izan ere, FANTen 24. edizioan (2018) bere film laburra aurkeztu zuen, Bailaora (2018), eta Film Labur Onenari Epaimahaiaren Saria lortu zuen.
Rubin Stein eta Teresa Rabal aktorea Bilbora hurbilduko dira aurrestreinaldi hau jendaurrean aurkeztera. Proiekzioa, 19:30ean, Gólem-Alhóndiga zinemetako 1. aretoan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button