IKUS-ENTZUN

“ZinEMAgileak” Gasteizen

“Zinemagileak, Euskal emakume zinemagileak” zikloaren bigarren edizioa abiatu du Euskadiko Filmategiak Gasteizko Aritum Museoan.

Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan izango dira proiekzioak, atzera begirakoak eta ziklo tematikoak, besteak beste.

Ildo horretan, Euskal Herriko emakume zinemagileek film luzeen esparruan egindako lana da hizpide eta euren ibilbideetan gutxienez, film luze bat egin duten euskal emakume zinemagileen talentua ikusaraztea da helburu.

Hala, ziklo berriak proposatzen dituen filmen arten izango dira, Arantxa Echevarriaren Carmen y Lola (2018) film ausarta, zuzendari berri onenaren Goya saria eskuratutakoa. Lan honekin, zinemak tabuak apurtzeko duen gaitasuna azaleratzen da.

Mujeres en pie de guerra (Susana Koska, 2004) eta La higuera de los bastardos (Ana Murugarren, 2017) filmek, aldiz, gerra zibilera eramango gaituzte: lehenbizikoak, faxismoaren aurka borrokan ari diren emakumeen zuzeneko testigantzak baliatzen ditu. Bigarrenak, berriz, Ramiro Pinillaren eleberria du abiapuntu, “Berlangaren distirekin”.

Museoaren  webgunean duzue informazio gehiago.

Show More

Related Articles

Back to top button