LITERATURA

Euskarazko literatur solasaldiak Baionan

Maiatz aldizkariak urtero egiten duen moduan, literaturari buruzko solasaldiak egingo ditu Baionan. Lehenengo egunean Laura Mintegi, Txomin Peillen eta Itxaro Borda idazleak arituko dira 19:30ean Euskal Erakustokian egingo den literatura sorkuntzari buruzko mahai-inguruan.

Solasaldiak euskarazko literaturaren inguruko hausnarketak egiteko balioko dute, baina baita beste lekuetan egiten den literatura ezagutzeko ere.

Gauzak horrela, Korsika, Alsazia, Katalunia edo Bretainiako literatura aldizkarien aurkezpena egingo da Eusko Ikaskuntzan maiatzaren 13an 14:30ean.

Gainera, egun berean Mahmud Darwish olerkari palestinarrari omenaldia egingo diote Euskal Erakustokian 19:00etan. Poeta handi honen olerkiak hainbat hizkuntzatan irakurriko dira, eta Mustapha Doukary eta Zimur-ek olerkariaren letrak musikatu dituzte. Hau dena, Darwish poetari buruzko bideo zatiekin disfrutatu ahal izango da.

EKE

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button