BESTELAKOAK

Erromako Settimana Basca

Associazione Culturale Euskara euskal etxea, Dipartimento de Lingua e Cultura Basca eta LIBE Edizioni online argitaletxearen eskutik, abenduaren 1etik 11ra bitartean, Erromako Settimana Basca ondu da. Kontzertuak, zinema emanaldiak, literatur hitzaldiak, proiektu aurkezpenak eta abar izango dira Italiako Bologna eta Erroma hiritan.

Aste berezia ostegunean abiatuko da Asier Gogortza euskal sortzailearen Muga erakusketarekin. Erakusketak abenduaren 11 arte iraungo du Nuovo Cinema Pallazon aretoan. Artista honek ere, abenduaren 3an, Instanzine izeneko sormen laborategi bat zuzenduko du, Forte Prenentino gunean.
Egun berean ere, Bologna hiriko unibertsitatean, Mariasun Landa idazleak eta Roberta Grozzi itzultzaileak La fata e il desiderio liburua aurkeztuko dute. Ostiralean, abenduaren 2an, bigarren aurkezpen bat egingo dute Erromako Universitá Roma Tré-n.

Asteazkenean, abenduaren 7an, Euskal Gaualdia egingo da, eta Euskanta 2016 egitasmoko kantak aurkeztuko dira. Horren ostean Errebal taldeak erromeriarako giroa sortuko du. Ostegunean, abenduaren 8an, Mursego kantariak kontzertua emango du, eta abenduaren 9an,  Amama filmaren emanaldia egingo da Detour zineklubean.

Informazio gehiago Associazione Culturale Euskara euskal etxearen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button