MUSIKA

Jazpana Fest jaialdiko behin betiko kartela iragarri dute

Besaingo Jazpana Fest jaialdiaren edizio berri bat egingo da urriaren 28an eta 29an. Bada, antolatzaileek, jada, behin betiko kartela zabaldu dute: Taldeen izenak, ordutegiak, datak eta bestelako xehetasunak.

Hala, urriaren 28an, hauexek izango dira agertokian: Barracuda (Beasain/Lazkao/Zumarraga), Monte del Oso (Iruñea), Viva Belgrado (Kordoba) , Betunizer (Valentzia), Inoren Ero Ni (Andoian) eta Rocket DJ (Castello) arituko dira.

Urriaren 29an, halaber, Baobas Will Destroy Your Planet (Iruñea), Izaki Gardenak, Last Train, Morgan (Madril), Nikkin (Beasain), John  Berkhout (Oiartzun), Nudozurdo (Madril), The Suicide of Western Culture (Bartzelola) eta DJ Coco.

The Suicide of Western Culture bikote bigarrenez izango da jaialdian: “Bada oraindik jendea Beasainen bi basapiztiok Jazpana hartan eskaini zuten sesioaz gogoratzen direnak, eta ziur aurten ere bertan izango ditugula dantza, dantza eta dantza egiteko asmoz”.

Taldeei buruzko informazio guztia: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu