IKUS-ENTZUN

Nacho Vigalondok hitzaldia emango du Huhezineman

Gaur hasiko da Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazio Departamentuak bigarrenez antolatu duen Huhezinema euskal film laburren jaialdia.

Hasteko, Nacho Vigalondo zine zuzendariak -besteak beste, Los Cronocrimenes filma zuzendu du-, hitzaldia emango du gaur 17:30etik aurrera, eta Internet bidez ere ikusi ahal izango da hemen. Jaialdiak bihar arte iraungo du.

Hamar lan onenei saria emateaz gain, euskarazko lan onena, film labur onena eta publikoaren lan gustukoena sarituko dituzte aurtengo edizioan. Hamar lan horiek 300 euroko saria jasoko dute. Aurtengo epaimahaia, bestalde, honako hauek osatu dute: Asier Urbietak, Miren Gaztañagak eta Unai Guerrak.

Hauek dira aukeratutako 10 lan onenak: Libre (Iker Azkoitia), Uzkaili (Jon Artola), Jugando con la muerte (Paul Urkijo), El método Julio (Jon Garaño), Hemen nago (Maialen Sarasua), Marinel itsua eta itsasneskak (Josu Arteaga), Hidden Soldier (Alejandro Suárez), Los 4 Mcnifikos (Tucker Dávila Wood), Artalde (Asier Altuna) eta Daisy Cutter (Enrique García eta Rubén Salazar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button