BESTELAKOAK

Hartzaro festibalak tradizioaren aldeko aldarria egingo du berriz aurten

Hartzaro festibalak negutik udaberrirainoko iragaitearen festaren metafora bat izan nahi du: mendeetako ihauteri tradizioaren, karrika animazioen, kontzertu ala ikusgarrien, erakusketen, mintzaldi-eztabaiden edota bertsolaritzaren bitartez, euskal kultura bizi-bizia da.
Ondare hori haurrei helarazi nahi zaie (egun berezi bat antolatua da otsailaren 13an) baina ere herriko biztanle berriei ; hori da festibal honen erronketatik bat.
Urtez-urte, Festibala Uztaritzeko auzo berrietara hedatzen da, bai eta inguruko herrietara, elkarrekin lan egin nahi duten guziak bilduz.

Festibalaren hastapenaz geroztik Mizel Théret koreografoa berrikuntza bilatze horren protagonista nagusienetarik bat izan da. Bera da gaur egungo ihauterien parte diren Hartza Iguzki edota Abereen dantza bezalako dantzen sortzailea. Bere bi azken sorkuntzak Dorrea eta Mutur zikin, Bihotz bero dantzak aurkeztuko dira egun hauetan Hartzaro festibalaren barruan.

Bestelako jardueren ordutegia Hartzaro festibalaren webgunean duzue. Goza ezazue ihateriak!

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button