ARTEA

Javier Poveda “Cornelius” erakusketa paratu du Iruñeko gotorlekuan

Javier Poveda (Iruña, 1982) artistak Cornelius izenburuko proiektua garatu du Iruñeko gotorlekuan berariaz jartzeko ikusgai. Haritzondoaren egurrean egindako lana da, eta martxoaren 18ra arte bisitatzeko aukera dago.

Eskultore nafarrak  haritzondoaren zurarekin egindako artelan bat paratu du Iruñeko gotorlekuko Labean. Lan hori argi-jolasen bidez aurkeztu ohi du. Egurraren espazioak eta formak dira proiektuaren ardatzak. Zurarekin landutako lan-ildoaren baitan dago artelan berri hau, aurretik Roble nº 1 eta Roble nº 2 egin baitzituen.

Artistak purifikazio ariketa baten antzera hartzen du sortze-prozesua. Hala, egurretik hasten da lanean inongo zirriborrorik gabe. Ez du aurretik ezer pentsatzen eta prestatzen; hortaz, intuizioz aritzen da, eta ahalik eta gutxien interbenitzen du materialean.

Emaitza formatu txikiko eszenak dira: zur polikromatua, figurak, espazioa, hutsa, itzalak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button