BESTELAKOAK

Artium Museoak “#Loturak” bideo-lantegien bilduma abiatu du

Alarma egoera hasi zenetik  Artium Museoak Interneten egin du jarduera, eta hainbat proposamen egin ditu #ArtiumMuseoKonektatua etiketaren pean. Orain, Loturak izeneko hezkuntza-proiektuan integratutako bideo sorta bat kaleratu dute, etxean eta familian egiteko lantegiekin.

Artium Museoak haur eta familientzat bereziki bideraturiko lehen bideoa argitaratu du bere webgunean, Vimeo plataforman eta sare sozialetan. Lan horren  izenburua Argi-laborategia da, eta 2 urtetik aurrerako haurrentzat gomendatzen da. Bertan laborategi txiki bat sortzea proposatzen da, “objektuak argi-foku baten aurrean jartzen direnean sortzen dituzten forma, kolore eta argi-efektuekin eta sor ditzaketen narrazioekin esperimentatzeko.”

Artium Museoak lantegi birtual hauek astero argitaratuko ditu, eta era berean ekoitzitako material guztiarekin eta erabiltzaileen argazki eta bideoekin, dokumentalen sorta bat argitaratuko du.

#BildumabaterakoHastagak da datozen egunetan abian jarriko den beste proiektuetako bat.  Bertan, “Museoko kolaboratzaile, artista eta publikoek Bildumako lan bat aukeratu eta bideo batean etiketa batzuk proposatzen dituzte gure sareetatik partekatzeko”.

Eta Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera, Museoko Liburutegiak eta Dokumentazio Zentroak bookcrossing ekimen bat sustatu du beste urte batez, 14. jada. Modu birtualean, “Estatu osoko ia 40 museok bideo komunitario bat partekatuko dute datorren ostegunean, apirilaren 23an, sare sozialetan, eta bakoitzak liburu bat irakurtzea gomendatuko du”.

Proposamen horiek guztiak #ArtiumMuseoConectado proiektuaren parte dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button