ARTEA

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketaren erakusketa amaitzear

Urtero, Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketa antolatzen du hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko helburuz. Joan den urteko lehiaketa urrian amaitu zen eta sariak banatu ostean (lehen saria, 900 €; bigarren saria, 600 €; hirugarren saria, 500 €) erakusketa bat paratu dute bertako Condestable Civivoxean. Bada, bihar amaitzen da aipaturiko erakusketa.

Mostra horretan, 15 argazki erakusten dira, eta horretaz gain beste asko aukeratu dira osagarri gisan. Guztira 741 argazki aurkeztu ziren sarian.
Guztien aurretik, Jose Luis Sanagérico Berisaren lana nabaritu zuen epaimahaiak; bigarren saria Marta Sarrias Oteizak lortu zuen, eta hirugarrena, Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacuey bikotearentzat izan zen.
Erakusketa osatzeko beste egile batzuen lanak ere aukeratu dira: Amaya Iliberri Arbizu, Arantxa Jabato Jimenez, Edwin Guaraca Cushicondor, Elena Irigoy Sarratea, Eneko Moran Bonaut, Iñaki Sola Ayesa, Iñigo Aranguren Osinaga, Iranzu Gomez Gomez del Rio, Mikel Besga Echavarri, Oskar Gonzalez Barandalla, Rebeca Sanchez Azcona, eta Santiago Bañón Irujo.

Xehetasun gehiago hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies