LITERATURA

Ipuinen unibertsoak murgiltzeko gonbitea Galtzaberriren eskutik

Galtzagorri Elkarteak Kontuari kontu izeneko literatur gunea irekiko du bihar, ekainak 28, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Espazio hori tradiziozko ipuinen munduan sartzeko aukera paregabea da eta Itziar Zubizarretak sortu eta atondu du. Aretoak bi atal nagusi ditu: batetik, tradiziozko ipuin-bilduma bat eta bestetik, erakusketa bat.

Hala, Zubizarretak tradiziozko lau ipuin egokitu zitu ditu gune horretarako: Alaba eta Alabaordea (Eider Eibar), Errege Zorria (Jon Zabaleta), Hiru Olatuak (Maite Gurrutxaga) eta Zazpi Lapurrak (Iñaki Martiarena Mattin). Liburuxkak ilustrazioekin jantzita datoz, eta kontakizunen bertsio musikatuak ere bildu dut CD batean. Moldaketa musikal horiek ere propio sortutakoak dira.

Aretoan, halaber, irakurketarako lau gune izango dira, ipuin bakoitzeko bat. Horretaz gainera, Marraz(i)Oak Topaketetan sortutako ilustrazio lanekin osaturiko erakusketa ere izango da ikusgai. Bertan, Begoña Durruty, Maite Caballero, Idoia Beretarbide, Oihana Leunda, Josean Molasin eta Aitziber Akerretaren irudiak ikusi ahalko dira.

Ametsezko ekimen iradokitzaile honen xehetasun guztiak galtzagorri.com webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.