IKUS-ENTZUN

Euskal zinema sustatzeko “Bidaiariak, zinemara” kanpaina

EZAEk eta Zineuskadik sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, ikusleak zinemara erakartzeko helburua duen Bidaiariak, zinemara egitasmoa abiarazi dute.

Publikoa zine-aretoetara erakartzeko asmoarekin, eta prezio bereziak eskainita, Bidaiariak, zinemara kanpainaren zortzigarren edizioa bihar hasiko da. Hala, zinema-aretoen elkarteak astero film bat edo bi aukeratuko ditu deskontuaz baliatzeko, batez ere euskal zinemari eta euskarazko zinemari lehentasuna emanez. “Kanpainarekin bat egin duten zinemek automatikoki aplikatuko dituzte deskontuak leihatilan erositako sarreretan, eta zenbaitek online egindako erosketetan ere eskainiko dute beherapena.”
Ekimenak ospe handia lortu du eta gero eta ikusle gehiago dira promozio horretan parte hartzen dutenak. 2015ean abiatu zenetik, 167.000 ikuslek jaso dute deskontu zuzena, eta 80 film baino gehiagok izan dute laguntza.

Kanpaina bihar hasiko da, euskal estreinaldi arrakastatsuenetako baten emanaldiarekin bat eginez: La ermita, Carlota Pereda zuzendariaren bigarren film luzea. Bertan, Belen Rueda eta, Maia Zaitegi, Loreto Mauleon, Josean Bengoetxea, Jon Olivares, Nagore Aranburu eta Elena Irureta aritzen dira aktore lanetan. Euskal Herrian filmatu dute Filmaxen eta Bixagu Entertainment enpresa gipuzkoarraren arteko ekoizpen hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button