
Alberdania argitaletxeak John Steinbeck-en Saguak eta Gizonak izeneko lanaren aurkezpena egin zuen atzo Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Iñigo Errasti bizkaitarrak hartu ditu obra hau itzultzeko lanak.
Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunak 1937an argitaratu zuen nobela bat da. Bertan George Milton eta Lennie Smallen historia tragikoa kontatzen da. Lennie pixka bat atzeratua da, baina gizon samurra ageri zaigu nobelan. Bidez bide lagundu egiten diona George pikaroa da. George eta Lennie beste hainbat bezala Depresio Handiaren garaian baserri giroko Kalifornian barrena herraturik dabiltza rantxoz rantxo eta bizitza aurrera ateratzeko lan bila
Autorearen nobelarik garrantzitsuenetakoa da eta baita AEBetako literaturaren historian marka handia utzi zuena. Film bat ere egin zuten eleberri honetan oinarrituta, 1992an. Gary Sinise da zuzendaria, eta John Malkovichek jokatzen du Lennieren papera.
Datu kuriosoa bat: Nahiz eta hizkera eta gertakari gogorrak agertu, AEBetan, irakurgai derrigorrezkoa da eskoletan.



