BESTELAKOAK

Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoria

Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketari ekin zion aspaldian. Asmo horrek Eleketa izena hartu zuen gero.

Bada, orain, Eleketa, ahozko memoriak izeneko erakusketa abiarazi du Donibane Lohizunen. Urriaren 10era bitartean bertako Ducontenia Etxean, lurraldeko 78 bat lekukoren (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) bizipenak eta oroimenak bilduta erakutsiko dira. Guztira 200 ikus-entzunezko sortu dira, beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin, euskaraz edo frantsesez. Horretaz gain, aipaturiko lekukoek zenbait irudi eta objektu laga dituzte, erakusketa osatzeko.

Eleketa, ahozko oroimenak erakusketak Euskal Herriko beste lurraldeetan ibiliko da datozen  hilabeteetan. Adibidez, azaroaren 6tik abenduaren 4ra Donibane Garazin erakutsiko da.

Jarduera paralelo gisan, sortzaileei ere erakusketan parte hartzeko parada eman zaie. Adibidez, Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie, gogoeta pertsonala egin dezaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button