BERTSOTAN

Arabako eta Nafarroako txapelek emandakoak

Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Izarran jokatu zen atzo, eta Asier Otamendik finalerako txartela lortu du. Bertan juntatu ziren Felipe Zelaieta ( Irati Andaren ordez), Orlando Arreitunandia, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez eta Juan Mari Juaristi.

Epai mahaiaren arabera hauxe izan da epaia: finalerako txartela Asier Otamendik lortu du  328 punturekin. Haren ostean hurrenez hurren, horrelaxe: 301, 5 punturekin Serapio Lopez, 288,5 punturekin Juan Mari Juaristi, 284rekin Orlando Arreitunandia, 281ekin Felipe Zelaieta eta 260rekin Rikardo Gonzalez de Durana.

Datorren asteetan ekingo zaie gainontzeko saioei. Aramaion otsailaren 23an eta Dulantzin martxoaren 2an.

Beste aldetik, Nafarroako Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoan larunbat arratsaldean jokatu den saioarekin lehen fasea amaitu du Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Oskar Estangak bildu zituen puntu gehien eta zuzenean sailkatu zen martxoaren 2an Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako. Harekin batera, saioan kantatu zuten beste bi bertsolarik ere lortu zuten hurrengo faserako sailkatzea: Ander Fuentes Itturrik eta Joxema Leitzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button